Usurbil. Cavaillé-Coll/Mutin organoa (1907/1920), Salbatore parrokiakoa.


Argazkia handitzeko, irudiaren gainean sakatu

Instrumentu hori oso berezia da eta ez da horrelako besterik, organoaren historia eta sorrera bera bitxiak baitira. 1907an Bidarteko Ilbarritz gazteluan jarri zen, Biarritzetik gertu. Gaztelu hori Espée-ko Baroiarena zen. Baroi hori musikazalea eta bitxi samarra zen, eta kontzertuak eta inprobisazioak jotzen zituen (maiz Wagner-en konposizioetan oinarrituak), gonbidatu gisa Biarritzeko eta Pariseko goi-mailako pertsonak zituela.

Jatorriz areto-organo bat zen; eskuzko hiru teklatu eta pedalezko teklatu bat zituen, 62 erregistrorekin. Erregistro horien arteko 26 lehenengo teklatuaren azpialdean kokatutako teklatu txiki batean zeuden; teklatu horrek zenbait soinu-efektu zituen, esate baterako tinbalak, kutxa, triangelua, gong-a, kriskitinak, etab.

Organo horren zatirik handiena Usurbilgo Salbatore parrokiari saldu zitzaion 1920an, eta Fernand Prince eta Gauziède organogileei organoa lekualdatzeko eta eliza-organo baten kontzeptura egokitzeko enkargua eman zieten.

Usurbilgo organoak eskuzko bi teklatu eta pedalezko teklatu bat ditu gaur egun; teklatu horiek ohi baino gehiago zabalduta daude, lehenengoek 64 nota (La0-tik Do6-ra) hartzen baitituzte, eta azkenak, berriz, 35 (La0-tik Sol3-ra). 2006an Dénis Lacorre-k zuzendutako DLFO enpresa frantziarrari agindutako zaharberritzearen ondoren organoak 36 erregistro izango ditu guztira.  Gainera, organo horrek Cavaillé-Coll etxearen konbinatzaile aparta du, Pierre Veerkamp-ek asmatua; konbinatzaile horrek aukera ematen du aldez aurretik bost erregistro-konbinazio prestatzeko. Elementu bakan eta miresgarri horren pareko beste ale bat bakarrik ezagutzen da, eta Frantzian dago. Azpeitiko Bernal-Kortak zaharberritu zuen organo hori, 1989an.

Erregistroak
   
 
I Teclado II Teclado Pedal
     
Bordón 16
Montre 8
Gamba 8
Salicional 8
Dulciana 8
Flauta mayor 8
Bordón 8
Flauta 4
Flauta dulce 4
Nazardo 2 2/3
Quincena 2
Lleno III/IV
Tuba mirabilis 8
Clarín Armónico 4
Quintatono 16
Principal 8
Viola de gamba 8
Corno de noche 8
Voz celeste 8
Flauta octaviana 4
Octavín 2
Fagot 16
Trompeta 8
Clarinete 8
Fagot-Oboe 8
Clarín 4
Subajo 32
Flauta 16
Gamba 16
Subajo 16
Flauta 8
Bordón 8
Violonchelo 8
Flauta 4
Bombarda 16
Trompeta 8
 
Enganches: I/P, II/P, II/I. Máquina neumática. Cinco combinaciones libres mecánicas. Octavas graves II/I. Octavas agudas II/I. Llamada de Lengüetería. Trueno. Pedal de expresión para el segundo teclado.